XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 URTE - B EREDUA.

IKASTETXEA.

Gai honek esperientzi eta sozial-afektibo arloko programaketarekin loturik joan behar du.

GIROTZEA.

Haurra adin honetararte gehienbat bere gelara mugatua egon denez, besteen gelak ezagutzen hasiko da eskolaren nortasun fisikoa ikuspegi zabalago batez beregana dezan.

Horretarako gela, jolastoki, idazkaritza eta gaineratiko zerbitzu,guztiak bixitatuko ditu, eskolako espazioa dominatuz, bertan norabide dadin.

Espazioa menderatu ondoren, bertan lan egiten dutenen eta bakoitzaren funtzioak ezagutzen hasiko da haurra.

Hau lortzeko lan talde desberdinak osa daitezke irakasle, idazkari, zuzendariarengana joan daitezen informazio bila.

Era berean, beste geletako haurrekin harremanak estutzearren ekintza bereziak antolatzen lagun diezaieke irakasleak.

Adibidez: Margo erakusketa bat prestatuz, antzespen bat eginez, kanta saioak eskeiniz...

Baita ere komenigarria litzateke herriko beste ikastetxe desberdinak ezagutzeko bixita batzuk antolatzea eta zenbait ekintza elkarrekin egitea.

Adibidez: jolasak, kirolak, ibilaldiak....